25 Aza2017
HASTAPEN JARDUNALDIAK

Abenduaren 2an hasiko dira 2017/18 denboraldiko hastapen jardunaldiak.
Jardunaldi hauek Bilboko Rekalde Kiroldegian burutuko dira, hau da helbidea:
Errekalde-Larraskitu Errepidea, 53, 48002 Bilbo, Bizkaia (BIZKAIA).
Ordutegia honakoa izatea aurreikusten da:
- 10:00-10:30 Ikasleei harrera, aurkezpena eta beroketak.
- 10:30-11:00 Oinarrizko kolpeak azaltzea (agarrea, eskuineko kolpeak, errebesa).
- 11:00-12:00 Oinarrizko Kolpeak praktikatzeko ariketak mahaietan.
- 12:00-13:00 Denak mahaietara jokoekin eta partidatxoekin mahai tenisaz gozatzeko.