17 Mar2023
MAHAI TENISA
ITZULI DA P.I.N.

Pandemiak behartutako 2 urteko geldialdiaren ondoren, aurten Mahai Tenisa Barakaldoko B.E.C.n egiten den Gabonetako Haur Parkera itzuli da, mahai tenisa praktikatzeko 6 zelai ezarriz.
Jarduera abenduaren 17an hasi zen eta urtarrilaren 8an amaitu, eta 7.200 pertsona baino gehixeago igaro dira gure standetik. Gainera, 5 Hastapen Jardunaldi antolatu dira. Bertan, eskola adinean dauden 77 haurrek parte hartu zuten, mahai-tenisarekin lehen kontaktua izan zutenak.