es | eu
Twitter Flickr
  

BIZKAI MAHAI-TENIS FEDERAZIOA
FEDERACIÓN VIZCAINA DE TENIS DE MESA

Aurkezpena

   Ongi etorri gure web orriko formatu berrira.

   Formatu honen helburua Bizkaiko mahai-tenisarekin zerikusia duten gaiei buruz zuei zuzenean informatzea da, web orria guztion iritzia entzungo den foro batean bilakatuz.

   Bizkaiko klub guztien informazio eguneratua eskaini nahi dugu, beraien ekimen eta lorpenen berri eman.

   Era berean, gure web orria, gure kirolean interesa duten hiritarrei, gure kirolari buruzko informazioa emateko tresna izatea nahi dugu. Federazio honen helburu nagusienetakoa, gure kirola berriz ere Bizkaiko lurralde historikoan aisialdi ekintza izatea da; horretarako gabiltza lanean. Udal Kiroldegietan,eguneko zentroetan, jubilatuen elkarteetan, ikastetxeetan, herrietako kaleetan mahaiak presente izatea bilatzen dugu.

   Denon artean mahai-tenisa kirol eta ekintza fisiko osasungarri erreal bat izatea lortu dezakegu.

   Posible dugu lortzea.

   Agur bero bat guztioi.